Eduki publikatzailea

GURE KANPALEKUAN
1. EGUNA SAN BIZENTE
2026-09-09

Gaur goizean Zuhatzara heldu gara. Nahiz eta eguraldi ona ez egin eta hotz apur bat izan, gogo handiak genituen uhartera heltzeko!

Heldu garenean, gure kanpalekua ezagutu eta begiraleekin pare bat jolas egin ditugu. Ondoren, bazkaltzera joan gara.

Arratsaldean, pedaloak egin ditugu. Oso ondo pasatu dugu eta asko disfrutatu dugu! Ur-ekintza amaitu ostean, bokata hartu, arropak aldatu eta jolasekin jarraitu dugu.

Eguna amaitzeko, gaubela oso dibertigarria egin dugu. Primerako eguna izan dugu!!