Eduki publikatzailea

Talde argazkia
Lehenengo eguna Espejon
2026-07-12

Kaixo familiak!
Gaur hasi dugu kanpalekuko abentura, eta lehen eguna primeran joan da. Goiza elkar ezagutzeko eta talde giroa sortzeko jolas kooperatiboekin igaro dugu. Denok elkarrekin aritu gara, barre artean eta talde lana sustatuz.
Bazkaldu ostean beroari aurre egiteko, ibaira joan gara bainu freskagarri bat hartzera. Uretan primeran pasa dugu, jolasean eta ingurune naturalaz gozatzen.
Kanpalekura itzulitakoan, jolas eta dinamika gehiagorekin jarraitu dugu, egunari energia eta giro bikainarekin amaiera emanez.
Afaldu ostean, herrian zehar paseo berezi bat egin dugu. Bertako txoko eta sekretu batzuk ezagutzeko aukera izan dugu, herria modu dibertigarrian deskubritzen hasiz.
Lehen eguna amaitu da, nekatuta baina pozik, bizipen berriez eta lagun berriekin. Atseden hartzeko garaia da, bihar abentura gehiago izango ditugu!
Ondo izan!