Eduki publikatzailea

Taldeen aurkezpenak
Bigarren eguna Espejon
2026-07-13

Kaixo familiak!

Bigarren eguna ere primeran joan da! Goiza talde bakoitzari nortasuna emanez hasi dugu: azpitalde bakoitzak bere izena aukeratu du, irudimena martxan jarri eta taldearen izaera islatzen duen izen berezia sortuz. Hemendik aurrera, izen horiek izango dira gure abenturen bidelagun!

Ondoren, herriko frontoian hainbat jolas egin ditugu. Mugitzeko, barre egiteko eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera ederra izan da.

Gero, irudimenari ateak zabaldu dizkiogu. Ipuinak sortzen aritu gara, ideia zoragarriak partekatuz eta sormena landuz. Horren bidez, kanpalekuko dinamika eta giroan gero eta gehiago murgiltzen ari gara.

Eguna aurrera doa, eta talde giroa gero eta sendoagoa da. Abenturak hasi besterik ez dira egin!

Bihar arte!