Eduki publikatzailea

Hirugarren eguna Espejon
2026-07-14
Gaur egun zoragarria bizi izan dugu, ikaskuntzaz eta dibertsioz betea.
Goizean, "Txepetxa" elkarteko lagunen eskutik hegaztiak eraztuntzeko tailer batean parte hartu dugu. Bertan, hegaztien migrazio-mugimenduak nola aztertzen diren eta natura zaintzearen garrantzia ezagutu ditugu.
Ondoren, Espejoko baratzean hainbat gauza berri ikasi ditugu, ingurunea eta bertako baliabideak hobeto ezagutuz.
Arratsaldean, ur-olinpiadetan primeran pasatu dugu, eta gero ibaian ere gozatzeko aukera izan dugu.
Eguna amaitzeko, talentu ikuskizun bikaina egin dugu. Denok gure trebetasunak erakutsi ditugu eta une dibertigarri eta ahaztezinak partekatu ditugu.
Primeran pasatu dugu, eta bihar abentura gehiagoren bila jarraituko dugu!



