Eduki publikatzailea

Sobron
Laugarren eguna Espejon
2026-07-15

Gaur Sobronen igaro dugu eguna, eta primeran pasa dugu.
Bertan, hainbat jarduera egin ditugu. Tirolinan ibili gara, piraguan aritu gara eta, amaitzeko, igerilekuan freskatu eta bainu ederraz gozatu dugu.
Gauean, Ane Gebara eta Aitor Vinagret etorri dira, eta antzerkiz girotutako ipuin-saio zoragarria eskaini digute. Barre algaraka aritu gara hasieratik amaierara, eta oso une dibertigarriak bizi izan ditugu.
Beste egun bikain bat izan da, bizipen eta barre artean gozatzeko aukeraz betetakoa!