Eduki publikatzailea

Elkarlanerako jolasak
Bostgarren eguna Espejon
2026-07-16

Gaur eguraldi freskoagoaz gozatzeko aukera izan dugu.

Goizean, elkarlaneko hainbat jolas egin eta bainu eder bat hartu ondoren, bazkaltzeko geldialdia egin dugu.

Arratsaldean, musikarekin lotutako jolas eta ekintza ezberdinez gozatu dugu.

Gauean, Arabako Bertsozale Elkartearen bisita izan dugu, eta bertso eta algara artean primeran pasatu dugu ohera joan aurretik.