Eduki publikatzailea

Muralismo tailerra
Zazpigarren eguna
2026-07-18

Gaurkoa artez beteriko eguna izan da.

Goizean, geure barrura begiratzeko ariketa bat egin dugu, eta gure sormen guztia mihise batean islatu dugu.

Jolasen eta barreen artean iritsi da eguerdia, eta bazkaldu ondoren indarrak berreskuratu ditugu. Gero, muralgile profesional baten bisita izan dugu, eta harekin batera bi horma-irudi margotu ditugu gure kanpamentua apaintzeko.

Egunaren beroaz ihes egiteko, ibaian bainu bat hartu dugu, eta ondoren talde-lana eta estrategia uztartzen zituen joko dibertigarri batean parte hartu dugu. Egun bikain honetako oroitzapen ederrez beteta goaz lotara