2026ko uztailak 16 - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Lehenengo eguna
2026-07-16
HELDU GARA ZUHATZAKO IRLARA!
Gaur goizean hasi dugu uztaileko 3. txanda Zuhatzako irlan! Lurralde desberdinetako gazteekin batu gara aste gozagarri honi hasiera emateko. Goizean zehar heltzen joan ahala kanpamentuka batu gara eta irlaren funtzionamenduari buruz hitz egin dugu. Ondoren, ezagutza jolasen bidez elkar ezagutu eta goizari bukaera paregabea eman diogu.
Arratsaldean zehar irlari buelta eman diogu honen txoko zoragarriak ezagutzeko eta txanda bukatzerakoan oroigarri modura etxera eramateko zapiak eta txapak ere apaindu ditugu.
Lehenengo egun zoragarri honi bukaera emateko “musika banda galdu da” gaubela egin dugu.



