Eduki publikatzailea

Zirkua aurkezten
1. EGUNA
2026-07-16

HELDU GARA ZUHATZAKO IRLARA!

Gaur goizean hasi dugu uztaileko 3. txanda Zuhatzako irlan! Lurralde desberdinetako gazteekin batu gara aste gozagarri honi hasiera emateko. Goizean zehar heltzen joan ahala kanpamentuka batu gara eta irlaren funtzionamenduari buruz hitz egin dugu. Ondoren, ezagutza jolasen bidez elkar ezagutu eta goizari bukaera paregabea eman diogu.

Arratsaldean zehar herri kirolak eta euskal dantzak egin ditugu eta egun oso ona egin duenez bañu bat hartu dugu beroari aurre egiteko.

Gauean “kode jolasa” gaubela egin dugu lehenengo egun paregabe honi bukaera emateko