Eduki publikatzailea

TALDEA
3. EGUNA IBAIONDO
2026-09-04

Gaur gure azken eguna izan da, zelako pena!!

Goizean goiz altxatu, maletak prestatu eta gosaldu ondoren, kanpalekua txukun utzi eta begiraleekin ebaluaketa egin dugu. Ondoren, maletak kanpalekutik jaitsi eta gure azken ur-ekintza egiteko aukera izan dugu.

Bazkaldu eta gero, denbora libre apur bat izan dugu eta, azkenik, txalupa hartu dugu gure etxeetara itzultzeko.

Egun zoragarria izan da, eta pena handiz baina oroitzapen polit askorekin itzuli gara etxera.