3. EGUNA MARITURRI
Gaur gure azken eguna izan da, zelako pena!!
Goizean goiz altxatu, maletak prestatu eta gosaldu ondoren, gure azken ur ekintza egitera joan gara. Ondoren, gure kanpa txukundu, ebaluazioa egin eta maletak kanpalekutik jaitsi.
Bazkaldu eta gero, denbora libre apur bat izan dugu eta, azkenik, txalupa hartu dugu gure etxeetara itzultzeko.
Egun zoragarria izan da, eta pena handiz baina oroitzapen polit askorekin itzuli gara etxera.