7. DIA: Senderismo y Survival Challenge - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Eguna esnatuz eta gosari on batez gozatuz hasi genuen. Abenturaz eta emozioz betetako egun bizi eta intentsua genuen zain. Gainera, bagenekien geletatik atera ondoren ez ginela hurrengo egunera arte berriro bertara itzuliko; beraz, goiz-goizetik dena prest utzi genuen.
Goiz osoa mendian barrena ibilbide bat egiten eman genuen, eta ibilbideak Poeten Begiratokira eraman gintuen.
Itzultzean, bazkaltzeko eta arratsaldeko jarduerari ekin aurretik atseden hartzeko denbora libreaz gozatzeko ordua iritsi zen.
Arratsaldean, biziraupeneko tailer dibertigarri batean parte hartu genuen. Hainbat erronkaren bidez, mendian moldatzeko oinarrizko teknika batzuk ikasi genituen, eta proba bakoitza gainditzeko talde-lanak, behaketak eta asmamenak duten garrantziaz jabetu ginen.
Ondoren, afaltzeko eta gaubela gozatzeko ordua iritsi zen. Hala ere, abentura oraindik ez zen amaitu. Dena bukatu zenean, lo-zakuak eta esterilak hartu, eta aterpearen ondoan zegoen zelai batera abiatu ginen oso esperientzia berezia bizitzeko: Vivac



