8.EGUNA: Madrilera bisita eta jolas parkea - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Naturan esnatu ginen, eguzkiaren lehen izpiekin. Gosaldu ondoren, gure gauzak jaso eta motxilak azkar prestatu genituen, autobusa gure hurrengo abenturara eramateko zain baikenuen.
Madrilera joan ginen, eta bertan Debodeko tenplua eta Errege Jauregia bisitatu genituen.
Bisita amaitutakoan, autobusera itzuli eta zuzenean atrakzio-parkera joan ginen. Bertan, egun osoa primeran pasatu genuen. Abiaduraz eta adrenalinaz betetako atrakzioetan ibili ginen, ur-atrakzioetan freskatu ginen eta beste hainbat esperientzia eta abenturaz gozatu genuen.
Itzultzeko ordua iritsi zenean, aterpera itzuli ginen. Dutxa hartu ondoren, afaldu eta eguneko azken jarduerarako prestatu ginen.
Eguna amaitzeko, gaubela dibertigarri batean parte hartu genuen. Bertan, begiraleak engainatzen saiatu behar ginen eta hainbat objektu zelaiaren alde batetik bestera eraman behar genituen, inork harrapatu gabe.
Hain egun bete eta zirraragarriaren ondoren, lotara joan ginen atseden hartu eta indarrak berreskuratzeko.



