Zortzigarren eguna eguraldi onak, urak eta gozatzeko gogo handiak markatu dute! Goizean ibilbide laburra egin dugu Zilbarreneraino, ingurune naturalaz eta ibilaldi lasai batez gozatuz eguneko planekin jarraitu aurretik. Gero, gure gauzak prestatu, janaria hartu eta Ezkaraiko igerilekura abiatu gara.
Bertan eman dugu egun osoa bainu, jolas eta konpartitutako une onen artean, udako eguna ahalik eta gehien aprobetxatuz. Kanpamentura itzuli eta afaldu ondoren, oraindik indarrak genituen denok elkarrekin Bankuan jolasten gaualdi dibertigarri batez gozatzeko, amaiera emanez dibertimenduz, adiskidetasunez eta barre ugariz betetako beste egun bati. Abentura honen azken txanpari ekingo diogu!