Eduki publikatzailea

Vistas desde la ventana
Alquézar guara 1
2026-07-01

Eguna laster hasten da, 9: 00etan, Gasteizko autobus geltokian. Ilusio, gogo eta zalantza apur batekin, Alquézarrera goaz.

Autobuseko bidaian gure kideak ezagutuko ditugu, baita abentura honetan lagunduko diguten begiraleak ere. Iristean, Alquézarrek harrituta uzten gaitu ikuspegi harrigarriekin eta kulturaz, historiaz eta tradizioz betetako herri bat dela eta.

Iritsi bezain laster, bazkaltzera sartu gara. Lehendabizi egundoko makarroi gosoak jan ditugu, eta bigarrenik albondigak kuskusarekin, egunean zehar datorkigun guztia indarrarekin aurrera eramateko.

Bazkaldu ostean, gure erreferentziazko taldeekin elkartu gara eta egun hauetan gurekin egongo diren begiraleak ezagutu ditugu. Berehala bikinia edo bainujantzia jantzi eta igerilekura joan gara.

Han, bainu on baten eta txorizo bokata hobe baten ondoren, jokoak egin ditugu elkar hobeto ezagutzeko: korrika, barre eta taldean lan egin dugu, eta sekulako bingo dibertigarria jokatu dugu.

Aterpetxera itzuli gara afaltzeko. Tomatedun ilarrek, goxo-goxo zeuden arren, ez dituzte gure nerabe txikiak konbentzitzen, baina patatadun oilaskoa arrakasta handia izan du denen artean.

Pilak kargatuta, jantzi eta herrirantz abiatuko gara ginkana interesgarri batean parte hartzeko, non, Alquézarren sei enigmak ezagutu behar ditugun. Proben bidez, herriaren historiari, gastronomiari, arabiar jatorriko hitzei eta beste hainbat bitxikeriari buruz ikasi dugu.

Aterpetxera itzulita, atseden hartzeko unea iritsi da. Behin gure oheetan, oraindik indarra geratzen da guardiako monitoreei gerra pixka bat emateko. Apurka-apurka amore ematen hasten dira eta, egun osoan lehen aldiz, isiltasunak hartzen du Alquézarreko Babes Eskola.