Eduki publikatzailea

Agur Alquézar!
ALQUÉZAR GUARA 10
2026-07-10

Gaur ez gaitu musikak esnatzen.

Gaur laztanek, xuxurlek eta besarkada batek esnatzen gaituzte. Gau luzea izan da eta, zertarako engainatu, baten batek lo gutxi egin du.

Pixkanaka martxan jartzen gara, gosaltzera jaisten gara eta berriro jasotzen ditugu gure telefonoak eta dokumentazioa. Motxilak azkenekoz egiten ditugun bitartean, denok ezagutzen genuen baina inork onartu nahi ez zuen sentsazio hori instalatzen hasten da: kanpalekua amaitu egiten da.

Gure gipuzkoako adiskideak dira joaten lehenak. Besarkada artean, elkar berriz ikusteko promesak eta ustekabeko malkoren bat edo beste, agur esan genien orain dela egun batzuk ezezagunak zirenei eta gaur egun lagun handiak bihurtu direnei.

Handik gutxira iritsi da gure txanda. Aragoiko kideek agur bat oparitu digute, autobusera igotzea are zailagoa egiten duena. Beste besarkada sorta bat... eta, nola ez, beste malko-erronda bat.

Motxilak maletategian ditugula eta oroitzapen asko buruan, itzulerako bidaiari ekingo diogu. Musika, siesta luze bat eta kanpamentuko unerik onenei buruzko elkarrizketak tartean, espero dugu ia konturatu gabe kilomentroak igarotzea.

Esaten dute kanpamendu bat amaitzen dela autobusa etxera iristen denean. Guk ezetz uste dugu. Askoz beranduago amaitzen da, sinadura ugariz betetako kamisetari berriro begiratzen diozunean, harea edo harri galduak aurkitzen dituzunean motxilan, edo txantxa bat gogoratzen duzunean eta zuk bakarrik barre egiten duzunean berriro.

Eskerrik asko abentura, ikaskuntza, barre eta emozio egun hauetan gurekin egoteagatik. Argazkiak baino askoz gehiago eramaten gara: esperientziak, lagunak eta oroitzapenak eramaten ditugu, eta ziur gaude denbora luzez izango ditugula gurekin.

 

Seme-alaba zoragarriak dituzue. Hurrengo abenturara arte.