ALQUÉZAR GUARA 5 - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Eguzkiaren argipean esnatzen gara, eta monitoreeren egun on batek espabilatzera bultzatzen gaitu. Aterpetxetik sei kilometro geratzen zaizkigu oraindik, beraz, lo zakua eta esterilla jaso, gosaldu eta motxilak prestatu behar ditugu.
Beroari aurre egiteko gure outfit onenak janzten ditugu, eguzkitako betaurrekoekin, txapelarekin eta eguzkitako krema-geruza on batekin, bueltako ibilbideari aurre egiteko.
Ibilbidea ia lautadan hasten da, baina laster agertzen dira lehenengo desnibelak. Ordu eta erdi inguru oinez ibili ondoren, beroa estutzen hasten da; beraz, geldialdi bat egiten dugu ibaian, freskatzeko. Arroka eta ur freskoen artean, energiak itzultzen digun bainuaz gozatzen dugu.
Bazkari txiki batekin indarberritu, eguzkitako krema bota eta ur pixka bat edan ondoren... zatirik gogorrena dator: zeta ospetsuak. Batzuek lasai egiten diete aurre, eta beste batzuek errekor pertsonalen bat gainditzen saiatzen dira, baina denek lortzen dute erronka gainditzea.
Aterpetxera iristean, motxilak utzi eta zuzenean joango gara bazkaltzera. Gaurko menua: patatak txorizoarekin eta flamenkitoak. Egia esan, ikuskizunik onena ez zegoen plateretan, baten baino gehiagoren aurpegietan baizik. Batenbat ia ia lo geratu da mahi gainean.
Gero, igerilekuan ondo merezitako tarte libre bat, dutxa on bat eta arratsalde askoz lasaiago bat iristen da. Gaur hainbat tailerren artean aukeratu behar da: oliozko-eskumuturrekoak, henna, arropa kustomizatzea, bisuteria, larruzko giltzatakoak eta beste hainbat aukera. Hainbat egunetan aktibitate handia izan ondoren, gure nerabetxoak tarte bat eskertzen dute esertzea, hitz egitea eta sormena hegan uztea.
Afaltzeko paniniak patata frijituekin afaltzen ditugu, gaubelari aurre egiteko erregai ezin hobea.
Gaur gauean Rommel eta Montgomery jokoan arituko gara, kanpamentuetako klasiko bat. Bertan, bi taldek euren estrategia, koordinazioa eta talde-lana probatzen dute, euren misioa betetzeko, talde kontrakoaren bandera suntsitu.
Aterpetxera itzulita, erreferentziazko taldeekin batzarra egin genuen, eguna nola joan den partekatuz eta honen ostean, ohera. Harrigarria bada ere, hitz egiteko indarra dute oraindik. Pixkanaka-pixkanaka, isiltasuna nabaria da. Atseden hartzea tokatzen da bihar indarrak izateko.
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu




