Eduki publikatzailea

PINTANDO EL MURAL!
ANGEL GANIVET LEHENENGO EGUNA
2026-10-05

¡Iritsi gara Espejora!

Egonaldia hasteko, hainbat joko egin ditugu elkar ezagutzeko eta izotza hausteko, adibidez "Fan" eta "Komekokos". Pixka bat jolastu ondoren, gela bakoitzean egokitu gara eta goizeko azken orduan mural bat margotu dugu egun hauetan aterpetxeko sarrera dekoratzeko.

Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuz, bainu-lekua ezagutzera joan gara eta ibaian txapuzoi txiki bat hartu dugu. Ondoren, jolasten jarraitu dugu "Ninja" eta "Estatuak" bezalako jokoekin.

Gauean, eguna amaitzeko, "Sardinak latan" jokoan aritu gara.