Eduki publikatzailea

JOLASTEN
1. EGUNA ANITURRI AGURAIN
2026-09-21

Gaur, Aniturri Aguraingo ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasleok Barriako aterpetxera iritsi gara.

Goizean, aterpetxea eta bertako arauak ezagutu ditugu eta, ondoren, maletak geletara eramatera joan gara. Jarraian, hainbat jolas egin ditugu, eta horiei esker elkar hobeto ezagutzeko eta institutuko ikaskide berriekin harremanetan hasteko aukera izan dugu. Ondoren, bazkaldu eta denbora libreaz gozatu dugu.

Arratsaldean, basora joan gara. Han, hainbat jolas egin ditugu eta askaria jan dugu. Naturaz inguratutako ibilaldi oso atsegina izan da!

Gauean, afaldu ondoren, gaubela egin dugu eta primeran pasatu dugu!

Orain atseden hartzeko ordua da, bihar energiaz beterik egoteko eta gure bigarren egunaz gozatzen jarraitzeko. Gabon!