Eduki publikatzailea

Tailerra egiten
3. EGUNA ASSA IKASTOLA
2026-09-30

Gaur iritsi gara Barrian egin dugun egonaldiaren azken egunera. Etxera itzultzea tokatzen zitzaigula bagenekienez, gosaltzera jaitsi aurretik maletak prestatu ditugu.

Goizean azken tailer bat egin dugu eta, ondoren, tarte bat hartu dugu egun hauen balorazioa egiteko eta gure esperientzia nolakoa izan den partekatzeko. Amaitzean, denok batera bazkaldu dugu eta etxerako autobusa hartzeko prestatu gara.

Jardueraz, jolasez, barrez eta une onez betetako egunak izan dira eta, konturatu orduko, hegan joan zaizkigu!

Oroitzapen oso politak eta esperientzia ugari eramango ditugu gurekin, motxilan gordetzeko.

Laster arte, Barria!