Bigarren eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaur goizean irlako txikienek ekintzaz beteriko egun zoragarria igaro dute. Gosaldu eta gero, bertako espezialista batzuen laguntzarekin ur ekintza ezberdinak praktikatu dituzte; hala nola, windsurf eta optimist. Ondoren, akrosport ekintza burutu dute naturaz inguraturik barre algaren artean. Eguraldia lagun izan da e ta beraz, goiz paregabea igaro izan dute elkarrekin.
Bazkaldu eta gero, atseden unea izan dute nork bere kanpan eta taldea hobeto ezagutzeko aukera izanik, atseden tarteetarako dagoen materialaz gozatu ahal izan dute modu lasai eta atsegin batean. Arratsaldean, berriz, jolas kooperatiboak egin dituzte zelaian: xake eta asteris eta obelix, kasu.
Gaubela gisa, “eskapisten ilara” izeneko jolasera jolastu dute.
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu




