Eduki publikatzailea

CIRCO DE ZUHATZA
ZUHATZAKO ZIRKUA
2026-07-13

Uhartean elkarrekin igaroko dugun azken egun osoa iritsi da!

Goiz-goizetik gogotsu ekin diogu egunari. Taldekide batzuk pedaloko eta euskal dantzetako jardueretan aritu gara; gainerakoak, berriz, makillaje tailerrean ibili dira, sormena martxan jarriz.

Arratsaldean, gaueko emanaldiak primeran atera daitezen, entseguak egin ditugu. Egia esan, dantzak oso politak atera zaizkigu, eta denok ilusio handiz prestatu ditugu gure ikuskizunak.