Eduki publikatzailea

FASHION SHOW
CIRCUS FASHION :)
2026-07-05

Hello!

Gaur ere abenturaz betetako eguna izan dugu, eta ez gara une batez ere gelditu!

Goizean hainbat jolasetan aritu gara, eta ondoren ikasten eta sortzen jarraitu dugu Project Hour saioan. Egunero gure proiektua gero eta forma gehiago hartzen ari da!

Denbora librean  sormena martxan jarri dugu artilezko eskumuturrekoak egiten. Primeran geratu zaizkigu, eta izugarri gustatu zaigu egitea!

Arratsaldean jolas kooperatiboetan parte hartu dugu, elkarri lagunduz erronkak gainditzeko. Eta ondoren... ibaira joan gara! Primeran pasatu dugu, freskatu gara eta izugarri gozatu dugu.

Eta eguna amaitzeko, gauean zirkuaren gaia zuen Fashion Show dibertigarria egin dugu. Mozorro ikusgarriak egon dira, barre ugari egin dugu, eta txaloak ere ez dira falta izan!

Egunetik egunera gero eta hobeto pasatzen ari gara. Lagun asko egiten ari gara, esperientzia pila bat bizitzen eta kanpamenduaz bete-betean gozatzen.

Besarkada handi bat guztioi! 🤗