Eduki publikatzailea

En la ruta
Laugarren eguna
2026-07-04

Gaur jaiki eta mendiko botak jantzi ditugu, gaur IBILBIDEA tokatzen zitzaigulako!!!!

Motxila prestatu eta aterpetxetik atera gara Ruidera aldera. Ibilbidea 16 km joan-etorrikoa izan da. Egia da joatean eguzki eta bero handia zegoela, baina bide erditik gelditu gara hamaiketakoa jateko.. Ruiderako hondartzara iristean, korrika joan gara bainatzera.

Gero, bokatak eta ura ekarri dizkigute, zalantzarik gabe beharrezkoa zena.

Gure lagunekin toalletan jarri gara atseden pixka bat hartzeko eta txutxu-mutxuka aritzeko. Eta konturatu nahi genuenerako aterpetxera bidean geunden.

Iristean dutxatu egin gara eta ilunabar polita ikusi dugu berriro. Baina afaria izan da onena, gaur PIZZA zegoelako!!!

Eta orain, eguna amaitzeko, gaubela egiten ari gara.

Nekatuta gaude, baina oso pozik!!