Eduki publikatzailea

herrialdeen jolasa
LAUGARREN EGUNA
2026-07-05

Gaur goiza jardueraz beteta hasi dugu. Taldeka banatuta, hiru jarduera desberdinetan ibili gara txandaka: "Mendeko lapurreta" Escape Roomeanur jolasetan eta Herrialdeen Jokoan. Proba guztietan buruari eragin, taldean lan egin eta primeran pasatzeko aukera izan dugu.

Bazkaldu aurretik jarduera guztiak osatu ditugu, eta arratsaldean, aisialdi gidatuaren ondoren, berriro elkartu gara ibilbideetako emanaldiak entseatzen jarraitzeko. Gero eta hobeto ateratzen ari dira, eta ilusio handiz ari gara prestatzen.

Askaldu ondoren, beroari aurre egiteko, igerilekuan freskatu gara. Dutxatu eta afaldu ostean, Ilunabarreko Topaketa egin dugu.

Egunari amaiera emateko, "Zoroak" gaubelaz gozatu dugu. Barre, joko eta giro ederra izan ditugu beste behin ere, eta primeran pasatu dugu elkarrekin.