Eduki publikatzailea

Narbaiza
Laugarren eguna: Ibilaldi eta ezkutaketa
2026-07-26

Gaurko eguna ohiko dantzatxoarekin hasi dugu, eta ondoren gosari goxo batez gozatu dugu indarrak hartzeko.

Hortzak garbitu ondoren, Antzerkia jarduerei ekin diegu. Gaur sorginen munduan murgildu gara eta taldeka hainbat erronka gainditu behar izan ditugu. Edabeak prestatzen, animaliak imitatzen, zuhaitzen artean sokak zeharkatzen, katuen moduan mugitzen eta usaimena proban jartzen aritu gara. Sorgin bakoitzak erronka desberdin bat prestatu du, eta denek primeran pasatu dute elkarlanean.

Goizaren amaieran, Akelarrera joan gara, basoan elkartu eta sorginen hitz magikoak aurkitzen saiatzeko. Talde bakoitzak azken erronka gainditu behar izan du jarduerari amaiera emateko.

Bazkaldu ondoren, arratsaldean Narbaizara irteera egin dugu. Bidezidorretan barrena ibili gara eta, bertan, banpiroaren baloi eserita jolasean aritu gara, barre eta emozio artean.

Dutxatu eta afaldu ostean, Kuxkuxero egin dugu. Egunari amaiera emateko, Txiribitoa jolastu dugu: bost lagun ezkutatu dira eta gainerakoek haiek aurkitu behar izan dituzte.