Laugarren eguna: Euskadi eta bere berezitasunak - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Eguna eguraldi bikainarekin hasi dugu. Esnatu ondoren, dantzan aritu gara gorputza martxan jartzeko, eta gero gosari eder batez gozatu dugu.
Goizean, Euskadiko geografia hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Hainbat dinamika eginez, gure lurraldeko txokoak, paisaiak eta ezaugarriak ezagutu ditugu modu dibertigarri eta parte-hartzailean. Ondoren, basora joan gara jolastera eta naturaz gozatzera.
Bazkaldu eta indarrak berreskuratu ondoren, arratsaldeko jarduerei ekin diegu. Lehenik, Kontrabandisten jolasean parte hartu dugu; estrategia, talde-lana eta azkartasuna ezinbestekoak izan dira irabazteko. Gero, igerilekura joan gara eta bertan hainbat jolas egin ditugu, freskatu eta primeran pasatzeko.
Afaldu ostean, egunari amaiera emateko, Itsasargiaren jolasean aritu gara. Irabazteko, ondo ezkutatzen eta oharkabean mugitzen jakin behar izan dute. Ilunpean giro aparta sortu da, eta denek gogotsu hartu dute parte.



