Eduki publikatzailea

Despedidas / Agurra
DÉCIMO DÍA DEL CAMPAMENTO / HAMARGARREN EGUNA KANPALEKUAN
2026-07-25

Aunque la programación inicial contemplaba permanecer un día más en el campamento, la evolución de los incendios cercanos ha hecho necesario adelantar el regreso del grupo a sus casas. Tras recoger nuestras pertenencias, comprobar que todo estaba preparado para el viaje y realizar una emotiva despedida, hemos emprendido la vuelta a casa. El traslado final se ha desarrollado con normalidad y ha permitido poner fin a una intensa experiencia en la que los participantes no solo han ampliado sus conocimientos sobre la fotografía, sino que también han desarrollado su creatividad, la convivencia, el trabajo en equipo y nuevas amistades. A pesar de que el campamento ha tenido que finalizar antes de lo previsto por causas ajenas a la organización, todos los participantes han regresado con un gran recuerdo de los días compartidos y de las numerosas actividades vividas durante la estancia.

Hasierako egitarauari jarraiki kanpalekuan egun bat gehiago igaro behar bagenuen ere, inguruko suteen bilakaerak etxerako itzulera aurreratzea eragijn dute. Gure gauzak bildu, bidaia egiteko dena prest zegoela egiaztatu eta gainontzeko gazte zein monitoreengandik agurtu ondoren, etxerako bideari ekin diogu. Itzulera normaltasunez burutu da, era horretan esperientzia bizi eta aberasgarri honi amaiera eman diogularik. Parte-hartzaileek argazkilaritzari buruzko ezagutzak zabaltzeaz gain, besteak beste sormena, elkarbizitza eta talde-lana garatu dituzte, aldi berean adiskidetasun berriak egitearekin batera. Antolakuntzatik kanpoko arrazoiak tarteko kanpalekua aurreikusitakoa baino lehen amaitu behar izan den arren, gazteak bizitako esperientzien eta partekatutako une ahaztezinen oroitzapen bikainarekin itzuli dira etxera.