2. eguna: Abentura, natura eta dibertsioa! - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Emozioz eta esperientzia berriez betetako eguna izan da gaurkoa. Goizean hiru talde handitan banatu gara hainbat jardueraz gozatzeko.
Talde bat lurpeko munduan barneratu da espeleologia jardunaldi batekin, kobazuloak aurkituz eta erronka txikiak gaindituz ingurune paregabe batean. Beste talde batek barrankismoaz gozatu du, kirola, natura eta putzu eta ur-jauzien arteko dibertsio handia uztartuz. Bitartean, hirugarren taldeak irteera bat egin du Axpuru herrira. Bertan, hainbat jolas eta dinamikatan parte hartu du, eta aterpetxera itzultzean, aire zabaleko jarduerekin jarraitu du.
Arratsaldean, parte-hartzaile guztiak igerilekuan bainu freskagarri batez gozatzeko bildu dira, egun bizi baten ondoren erlaxatzeko eta bizitako abenturak gainerako kideekin partekatzeko une ezin hobea.
Afalostean, emozioz beteta egon da gaua, bi gaualdi ezberdinekin. Kanpinlarien zati batek kontrabandisten jokoan parte hartu du, beren estrategia eta talde-lana probatuz; gainerakoek, berriz, Axpuruko irteerarekin lotutako orientazio-jarduera bat izan dute, eta hainbat erronka konpondu behar izan dituzte, elkarren artean lankidetzan.
Oso egun betea izan da, abenturaz, laguntasunez eta une ahaztezinez betea. Bihar ezusteko gehiago izango ditugu!



