Eduki publikatzailea

Chocolatada
KULTURARTEKOTASUNAREN EGUNA
2026-08-07

Gaurkoan Kulturartekotasunaren Eguna ospatu dugu Zuhatzan, aniztasunez eta magiaz betetako eguna!


Goizean goizetik sorpresatxo bat genuen gorde gordean... eta euskal mitologiako pertsonaiak gure
uhartera hurbildu baitira. Idazkaritza taldeak antzerki bikain bat prestatu du: Mari eta Sorginak uretatik
heldu dira, eta ur ertzean Akerbeltz, Basajaun, Lamia eta Galtzagorri zituzten zain. Hitzaldi polit eta
hunkigarri baten ondoren, gaztetxoei eta erkidego ezberdinei gonbidapena luzatu diegu euren tradizio,
kultura eta jatorriak gurekin banatzeko. Goiz osoa izan dute euren kulturaren inguruko ikuskizuna
prestatzeko eta elkarren artean aberasteko.


Arratsaldean berriz, jaiak eztanda egin du! Elkarren aurkezpenak eta ikuskizun politak ikusi ondoren,
txokolatada zoragarri bat izan dugu indarrak hartzeko, eta jarraian... diskofesta! Dantzatu, saltatu eta asko
disfrutatu dugu denok batera.


Ondoren, dutxa gozo bat hartu, afaldu eta gaubela biziekin amaitu dugu eguna: talde batzuk Asalto al
Capitolio eta Estratego jolas estrategikoetan aritu dira, beste batzuk Code misterioan eta azkenik, saltseoz
betetako Furor dibertigarrian ahotsa utzi dugu berriro ere!
Kultura ezberdinek bat egiten dutenean, Zuhatza oraindik eta magikoagoa bilakatzen da!