UR EKINTZEKIN GOZATZEN - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

UR EKINTZEKIN GOZATZEN
2026-07-02
Gaurko eguna eguzkiarekin hasi dugu irlan. Egun eder hau aprobetxatzeko ur jolasak eta txapa eta zapi tailerra egin ditugu goizean zehar.
Bazkal ostean ere pedalo, piragua eta malabareak bezalako jolas eta jarduerak egin ditugu beroari aurre egiteko eta bukatzeko, gauean “Musika banda galdu da” eta “Pitonisa Show” bezalako gaubelak egin ditugu egun zoragarri honi bukaera emateko.



