Eduki publikatzailea

Zein talde ona garen!!
Bigarren eguna
2026-07-02

Gaur 9etan jaiki gara eta gosari on baten ondoren, taldekako jarduerak hasi ditugu.

Batzuek multikirola egin dugu, beste batzuek paddle surfa, snorkela eta baita arku-tiroa ere. Egia esan, asko gozatu dugu aterpetxeaz, jardueraz eta gure artean dagoen giroaz.

Arratsaldean ere ekintza horiek egin ditugu eta ilunabar ederra ikusi dugu. Afaria oso ona zegoen txakurtxo beroak eman dizkigutelako, tripa bete eta gero, eguna bukatzeko, futboleko mundiala ikusi dugu.

Gogo handia dugu bihar zer egiten dugun ikusteko, gaur egun ederra izan da!!