Eduki publikatzailea

 lehenengo bainua
Iritsiera eta lehen eguna
2026-07-01

Gure abentura autobus geltokiaren agurrarekin hasi da. Errepideko geltoki batean bazkaldu dugu, eta arratsaldeko 16:00ak aldera iritsi gara aterpetxera.

Bertan hartu gaituzte Gaztela-Mantxako gure lagunek eta gure begiraleek.

Askaldu ondoren logeletarako taldeak egin ditugu eta instalazioak ikusi ahal izan ditugu! Sinestezinak dira!

Gero gure lehen bainua eman dugu, 35 gradurekin beharrezkoa zena...

Hori bai... dutxaren eta ilunabar baten ondoren etorri da hainbeste merezitako afaria, eta orain jolasten ari gara elkar ezagutzeko eta giro ona sortzeko.

Hau hasteko gogoz!!

 

 

Hau izan da bidaiako lehen bainua. Ura oso ona zegoen eta primeran pasatu dugu!!!