Eduki publikatzailea

Mendian
Osteguna: ibilaldia basoan eta festa gaua 🌳✨
2026-10-29

Plan ezberdin eta oso dibertigarriz betetako osteguna izan dugu gaur! 💚✨ Egun betea izan da, une lasaiak baita mugimenduz beteak.

Goizean, ibilaldi bat egin dugu herritik Edible Forest-era heldu arte; behin basoan, hazi autoktonoekin bola batzuk egin ditugu gure basoa urtean zehar lorez beteta egoteko. 😊🌳

Bazkaldu ondoren, arratsaldean tailerrak egin ditugu. Scavenger Hunt-en, pista bakoitza jarraitu dugu taldean jokatuz eta gure artean bermatuz gynkana osatu ahal izateko. Magazinen gure dote artistikoenak atera ditugu gure lagunekin marrazten, Gainera, Recycled Arts and Crafts-en geure zorroak sortu ditugu, irudimenari hegan egiten utziz eta oso modu sortzailean lan eginez. 📰

Miny Olympics-en Dodgeball, pilotak saihesten eta lagunekin korrika egiten. Eta azken afari bezala Pizza eta Nugget izan ditugu. Gaua amaitzeko Disco-n, asko dantzatu dugu !!


Oso ostegun betea, gurekin geratzen diren ideia, dibertsio eta momentuz betea. 💛✨.