Eduki publikatzailea

IBAIAN
LA MILAGROSA BIGARREN EGUNA
2025-09-30

Gaur Espejon igarotako bigarren eguna izan da, eta primeran pasatu dugu! Gainera, gure laguna den Claudiaren urtebetetzea izan da.

Goizean Tuestara joan gara eta altxorraren bila ibili gara; amaieran, sari modura piruletak jaso ditugu. Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuta, ibaira bainatzera joan gara, eta txokolatezko bokata jan ondoren, frontoira joan gara zenbait joko egitera. Gauean, musika giroan murgildu gara: furor jolasean aritu gara eta dantza batzuk ere bota ditugu. Zein egun ederra izan den!