Eduki publikatzailea

Basora joaten
1. EGUNA LA MILAGROSA
2026-09-30

Gaur, La Milagrosako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok abentura honi ekin diogu.

Iritsi bezain pronto, aterpetxea ezagutu dugu, arauak azaldu dizkigute eta hainbat jolas egin ditugu, elkar ezagutzen hasteko eta elkarrekin gozatzeko.

Arratsaldean, bazkaldu ondoren, geletara joan eta gure gauzak antolatzeko aukera izan dugu. Ondoren, basora joan gara, eta bertan jolasean aritu gara eta naturaz gozatzeko tarte ederra izan dugu.

Jarraian, aterpetxera itzuli, askaria egin eta egun hauetan gure gela izango dena apaintzeko horma-irudi bat egin dugu.

Eguna amaitzeko, gaubela dibertigarri batez gozatu dugu, musikarekin, jolasekin eta barre askorekin.

Lehen eguna bikaina izan da!