Eduki publikatzailea

Larreara bidea
2. EGUNA LA MILAGROSA
2026-10-01

Gaur energia handiarekin hasi dugu eguna Barrian. Gosaldu ondoren, Larrearaino oinez joan gara, eta bertako parkean eta hainbat jolasetan gozatu dugu.

Arratsaldean, ginkana dibertigarri bat egin dugu aterpetxean. Proba guztiak gainditu ondoren, askari goxo bat zegoen gure zain: donutak eta txokolatezko irabiakia!

Ondoren, jolasten jarraitu dugu, oraingoan Code-ra. Asko gustatu zaigu eta oso ondo pasatu dugu.

Barrian eman dugun azken gaua amaitzeko, afaldu ondoren jolasean aritu gara eta dantza egiteko tarte batez gozatu dugu diskotekan.

Jolas, barre eta une ahaztezinez betetako eguna izan da!