Eduki publikatzailea

RIVER
LAST PARTY!
2026-07-09

Kaixo!

Gaur pixka bat triste gaude... 😢Udalekuko azken eguna da eta! Astea ziztu bizian pasatu zaigu, eta egia esan... egun batzuk gehiago geratzea izugarri gustatuko litzaiguke! Lagun pila bat egin ditugu, abentura zoragarriak bizi ditugu, eta etxera sekula ahaztuko ez ditugun oroitzapenak eramango ditugu.

Goizean herriko frontoira joan gara fresko egotera, eta bertan scrapbook bat prestatu dugu  egun hauetako oroitzapenekin, udalekuko zatitxo bat etxera eramateko.

Arratsaldean primeran pasatu dugu jolasean eta igerilekuan bainu eder bat hartzen. Gure azken orduak elkarrekin gozatzeko modu bikaina izan da!

Eta oraindik onena falta zaigu... Gaur gauean azken diskoteka izango dugu! Dantzan, kantuan eta elkarrekin ospatuko dugu bizi izan dugun esperientzia ahaztezin honen amaiera.

Gaurkoz agur esaten dizuegu. Bihar goizean elkar ikusiko dugu, eta bizi izan ditugun abentura guztiak kontatuko dizkizuegu.

Bihar arte!