Eduki publikatzailea

1-2K
Laugarren eguna
2026-07-19

LAINO ARTEAN ERE GURE IRLAN GOZATZEN!

Hodei artean esnatu da gaur Zuhatza eta bertako txikienek gorputza frontoian kirol ezberdinak praktikatzen astinduz hasi dute eguna. Frontoian, eskalada eta jolas ezberdinak burutu dituzte. Ondoren, adierazpena eta konfiantza lantzeko drama tailerra eduki dute kanpan.

Bazkaldu eta gero, tarotisten kartak sortzen hasi dira; eta, askariaren ostean, herri kirolak egin dituzte: soka tira, lokotx bilketa, errubera lasterketa… 

Gauean, arratsaldean sortutako kartekin, pitonisa show izaneko gaubela eduki dute begiraleek dinamizatuta eta denon artean parte hartuta.