Goizean Dome-n hasi gara, non gure letxuga propioa landatu dugun 🥬💚. Oso une berezia izan da, lurra zainduz eta landare baten bizitza nola hasten den ulertuz. Ondoren, Magazine, non lagunekin marraztu dugun aldizkari bat sortu arte, eta ikusgarri geratu dira! Eta goiza amaitzeko, Storytelling, gure ikaskideekin misterio istorio bat inprobistau dugu.
Bazkaldu ondoren, arratsaldean jarduera pila bat egin ditugu, oso dibertigarriak. Photography-n, kanpoko eremu guztian zehar korrika ibili gara ilusio optiko onena zuen argazkia lortzen saiatuz 🏃♂️🔍, Create Your Own Country-n herrialde berriak imajinatu ditugu banderekin, legeekin eta tradizioekin 🌍🎨, eta Magic Tricks saioan izugarri gozatu dugu, aho zabalik utzi gaituzten trikimailuak ikasiz ✨🃏.
Mini Olympics egiten hasi garenean iluntzen ari zen, Nahiz eta hotza egin kanpoan egon gara Dodgeball jolasaten. Ondoren dutxak eta aisialdi denbora izan ditugu, eta gauean pure beroa afaldu dugu, oso ondo etorri zaiguna, hori baino hoberik ez dago.
Eguna ixteko, “Good, Better, Best” jolasa egin dugu, froga ezberdinak egiten eta beste taldeekin lehia ea non irabazten zuen jakin gabe amaierara arte.
Beste egun bikain bat Espejon… bihar gehiago Añanara txangoarekin! 💛🌟