Eduki publikatzailea

1
Mendiko Eskola - 2. eguna
2026-03-24

Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaz gozatu dugu. Gure arbasoek egiten zituzten jolas, etxeko lan eta jarduerei buruz hitz egin dugu. Ondoren, kanpoan, antzinean jolasten zuten jokoetara jolastu gara: igela, tiragomak, txapel-jaurtiketa, zaku-lasterketa, boloak, etab.

Bazkaldu ondoren, Axpurura irten gara paseo bat ematera, eguraldi ona aprobetxatuz; handik bueltan, askaria hartu dugu, eta jolas bat egin dugu kanpoko patioan. Orain dutxa eta atseden momentua da.