Eduki publikatzailea

 Añana
AZTEAZKENA: GATZA ETA HISTORIA
2026-10-28

Asteazkena egun ezberdina eta une bereziz betea izan da.
Goizean, gosaldu ondoren, Gesaltza Añanara🧂 joateko prestatu gara. Bertan, gatza modu tradizional eta iraunkorrean nola ateratzen den ikasi dugu. Denok gozatu dugu ingurua arakatzen eta leku paregabe honi buruz gehiago ezagutzen.

Bazkalostean, aisialdirako tarte bat izan dugu, jarduerekin jarraitu aurretik indarrak kargatzeko. Arratsaldean, energia berriztagarrien ⚡ tailerrarekin hasi gara, eta bertan planeta zaintzeko eta energia sortzeko hainbat modu aurkitu genituen. Ondoren, Equality tailerra, non berdintasun eta ekitatearen arteko desberditasunak ikasi ditugu; eta Legends tailerra ere izan dugu, izaki mitologikoei buruzkoa, non komiki bat egin dugu ikasitako pertsonaiei buruz.  🌟

Geroago Mini Olympics-en Chain Tag egin dugu, korrika egiten alberge inguruan lagunak arrapatzen . Afarian, sopa 🍲 batez gozatu dugu. Gauean, Musical Bingo egin dugu ingelesezko abestiak entzuten eta  bikain pasatzen gure lagunekin.

Bihar momento polit gehiago !!