Eduki publikatzailea

Gesaltza Añana
AZTEAZKENA: GATZA ETA HISTORIA
2026-10-21

Asteazkena egun ezberdina eta une bereziz betea izan da.
Goizean, gosaldu ondoren, Gesaltza Añanara🧂 joateko prestatu gara. Bertan, gatza modu tradizional eta iraunkorrean nola ateratzen den ikasi dugu. Denok gozatu dugu ingurua arakatzen eta leku paregabe honi buruz gehiago ezagutzen.

Bazkalostean, aisialdirako tarte bat izan dugu, jarduerekin jarraitu aurretik indarrak kargatzeko. Arratsaldean, energia berriztagarrien ⚡ tailerrarekin hasi gara, eta bertan planeta zaintzeko eta energia sortzeko hainbat modu aurkitu genituen. Ondoren, Scavenger Hunt-eko egin dugu, non pistak jarraitu ditugu, ea nork amaitzen zituen denak lehenago; eta Magazine, gure alderik artistikoena ateratzten, taldean lan egiteko. 🌟

Geroago Mini Olympics-en Cops and robbers egin dugu, korrika egiten alberge inguruan lagunak arrapatzen . Afarian, sopa 🍲 batez gozatu dugu. Gauean, Musical Bingo egin dugu ingelesezko abestiak entzuten eta  bikain pasatzen gure lagunekin.

Bihar momento polit gehiago !!