Zortzigarren eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Zortzigarren eguna
2026-07-08
Gaur txandakatu dugun azken eguna izan da, eta taldeka geratzen zitzaizkigun jarduerak amaitu ditugu. Egun hauetan bezala, batzuei egokitu zaigu paddle surfa egitea, ibilbidea egitea eta ikerketa-zentrora joatea edo kamisetak egitea.
Gainera, jarduerak amaitzean, bainu on bat hartu ahal izan dugu bazkaldu aurretik.
Bazkalostean, aterpetxetik gertu dagoen parke batera joan gara jolastera. Eta kanpamentu osoaren argazkia egin ahal izan dugu, betirako gogoan gordetzeko.
Jolasten bukatzean aintzirara itzuli gara eta eguna bainatzen eta musikarekin afaltzen amaitu dugu gaua alaitzeko.
Orain gaubela egiten ari gara amorruz jolasten eta karaokea egiten. Pena handia ematen digu hau amaitzen ari izanak...









