Gaur askotariko jarduerez gozatu dugu. Goizean zehar hiru jarduera desberdinetan ibili gara txandaka: hiri-tirolinan, Museo Sefardian eta El Greco Museoan. Horrela, Toledoko historia eta kultura hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, eta, aldi berean, tirolinan ibiltzearen emozioa ere bizi izan dugu.
Bazkaldu eta aisialdi gidatuaren ondoren, arratsaldea ibilbideetako emanaldien azken entseguak egiten eman dugu.
Askaldu eta igerilekuan azken bainu bat hartu ondoren, dutxatu eta emanaldietarako prestatu gara. Lehenengo, txikiek San Servando gazteluan egin dute euren emanaldia; eta denok elkarrekin afaldu ondoren, nagusion txanda izan da. Guk Toledoko alde zaharreko kaleetan egin dugu gure emanaldia.
Egun oso berezia izan da, eta azken egunotan egindako ahalegin guztiak merezi izan du!