1. EGUNA PAULA MONTAL - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Heldu gara Barriara! Gaur abentura berri honi ilusioz eta ondo pasatzeko gogo handiz ekin diogu.
Albergera iritsi garenean, lekua ezagutu eta egun hauetan bete beharko ditugun arau batzuk azaldu dizkigute. Ondoren, gure gauzak geletan utzi ditugu eta pixka bat instalatzeko eta antolatzeko denbora izan dugu.
Jarraian, lehenengo jarduerekin hasi gara. Hainbat jolas eta dinamika egin ditugu, eta horiei esker, gure artean eta beste mailetako ikaskideekin hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
Bazkaldu ondoren, denbora libre pixka bat izan dugu atseden hartzeko eta elkarrekin disfrutatzeko. Gero, basora joan gara, eta han hainbat jolas egin ditugu. Gainera, naturaz inguratuta merienda egiteko aukera izan dugu.
Eguna amaitzeko, afaldu ondoren, gaubela ospatu dugu. Oso dibertigarria izan da eta primeran pasatu dugu!
Orain, egindako guztiarekin nekatuta gaude pixka bat, beraz, atseden hartzeko eta indarrak berreskuratzeko ordua da. Bihar beste egun berri bat eta abentura asko ditugu zain!
