2. EGUNA PAULA MONTAL - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

2. EGUNA PAULA MONTAL
2026-09-24
Gaur eguna energia handiz hasi dugu Barrian. Gosaldu ondoren, martxan jarri gara Axpuru herrira iristeko ibilaldi polit bat eginez. Behin bertan, parkean disfrutatu eta hainbat jolasetan parte hartu dugu. Primeran pasatu dugu!
Arratsaldean, dibertsioak aurrera jarraitu du aterpetxean eta inguruko eremuetan egindako ginkana batekin. Proba ezberdinak gainditu ditugu eta, amaitzean, asko gustatu zaigun sari bat izan dugu zain: Nocillaz betetako ogitarteko goxo bat!
Egun berezi honi amaiera emateko, afaldu ondoren azken jolas batez gozatu dugu eta diskotekan dantzan aritu gara pixka batean. Horrela eman diogu amaiera Barrian egin dugun azken gauari.
Jolas, barre eta une polit ugariz betetako eguna izan da!
