3. EGUNA PAULA MONTAL - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

3. EGUNA PAULA MONTAL
2026-09-25
Gaur iritsi da Barrian egin dugun egonaldiaren azken eguna. Goiz jaiki gara eta, gure gauza guztiak prestatu eta maletak egin ondoren, gosaltzera joan gara.
Ondoren, goizeko jarduerekin hasi gara. Lehenengo, tailer bat egin dugu eta, gero, egun hauetako egonaldiaren balorazioa egiteko tarte bat hartu dugu. Hori guztia amaitutakoan, elkarrekin bazkaldu eta etxera itzultzeko autobusa hartzeko prestatu gara.
Egun hauek hegan pasa zaizkigu, eta esperientzia eta une polit ugari bizi izan ditugu. Hala ere, etxera itzultzeko, gure familiekin elkartzeko eta bizi izan dugun guztia kontatzeko gogo handia ere bagenuen.
¡Laster arte, Barria!
