Bosgarren eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Quinto día
2026-07-05
Gaur goizean gauza asko egin ditugu. Gosaldu ondoren, taldeka joan gara falta zitzaizkigun jarduerak egitera. Paddle surf, snorkel, kayak edo big sup batzuk. Bazkaldu dugu eta bueltan bainu bat hartu dugu ontziralekuan.
Fideua oso on bat jan dugu!!
Denbora librean, batzuek siesta bota dugu, eta beste batzuek futbolean edo pingpongean jokatu dugu.
Arratsaldean berriro joan gara gure taldeekin. Batzuek kultur trukea egin dugu. Gaztelerazko dantza tradizionalak erakutsi dizkigute eta guk euskal dantzak. Oso dibertigarria izan da bertako kultura gehiago ezagutu ahal izatea.
Dutxen ondoren patata-tortilla afaldu dugu eta orain aingeruak eta deabruak jolasten ari gara!!






