Eduki publikatzailea

Camisetas hechas a mano
Zazpigarren eguna
2026-07-07

Gaur jaiki gara eta ekitaldiz betetako eguna izan da. Batzuek, etxetik ekarritako kamisetak margotu ditugu, bigarren bizitza bat emateko. Beste batzuek, berriz, kayak edo paddle surf egin dugu.

Bazkalostean, dakizuenez, mugikorrak eman dizkigute, eta deskonexio tarte bat izan da.

Gutako batzuk multikirola egitera joan gara eta estrategia-joko oso dibertigarrietan jolasten aritu gara. Kamiseta margotu ez genuenok, aukera izan dugu eta gero bainu bat hartu dugu aintziran. Faltan botako dugun zerbait da: (

Gure eguna amaitzeko, beldurrezko gau bat izan dugu. Begiraleek gaixotasun bat birsortu behar zuten, eta asmatu behar izan ditugu. OSO DIBERTIGARRIA IZAN DA!!!